Euskararen astea eta urteko azken eguneko herri kirolak
"Euskararen eguna"ospatzeko hainbat jarduera egin ziren, maila bakoitzean
desberdinak.
Ikastetxeko ikasleek aukera izan dute egindakoaren ebaluazioa egiteko. Jarraian laburbiltzen dizuegu jasotakoa:
* 1. DBHn hoberen baloratu zena Eleder magoaren magia saioa izan zen.
* 2. DBHn hoberen baloratu zena Durangoko Azokara egindako irteera izan zen.
* 3. DBHn "Zaldi zuria" jolasa izan da arrakastatsuena.
* 4. DBHn Elederren hitzaldia izan da baloratuena.
Orokorrean, balorazio eskasena Bingo musikatuak jaso zuen.
Tarteko balorazioak jaso dituzte beste jolasak (password, hitza pasa, kahoot!) eta komikigintza hitzaldia.
Jarduera guzti hauek euskararen erabilera eta euskal kultura bultzatzeko lagungarriak izan direla uste izan dute.
Abenduaren 19an herri kirolak egin ziren, taldeka. Ziklo bakoitzetik gela banak saria jaso zuen: Irteera berezia izango dute 2026an.
Orain Gabonak datoz. Aukera paregabea euskarazko mahai jolasez gozatzeko familia giroan. Hobe gailu digitaleei "oporrak" ematen badiegu, eta erabiltzekotan, hau bezalako jokuak elkarrekin egiteko badira familian.
ZORIONAK eta URTE BERRI ON!

Iruzkinak
Argitaratu iruzkina