Ikasturte Berria hasi dugu, baina euskararen normalizazio linguistikoaren helburuak mantentzen dira, eguneratuta baldin badira ere.
Beraz, zuekin partekatu nahi dugu ikasturte honetarako Plana.
Dakizuenez, elkar lanerako irekita gaude. Proposamen eraikitzaileak baldin badituzue, gurekin jarri harremanetan normalkuntza@abadinoinsti.net korreoaren bidez.
Norabide berean arraun eginda urrunago helduko garelako!
URTEKO PLANA
Hainbat proposamenekin gatoz oraingoan: 5 urte bete ditu “Egunean behin” galdera erantzun joko ezagunak. Urte hauetan 220.000 jokalari eta 50 milioi partida baino gehiago izan ditu jokoak. Bost urte igaro dira CodeSyntax enpresa eibartarrak “egunean behin” mugikorrerako galdera erantzunen jokoa sortu zutenetik. Euskal Herriko entretenimendu-kulturalaren zutabe bihurtu da, adin guztietako jokalariak erakarriz haren sinpletasun eta galdera eta erantzunen erronkarekin. Animatzen zara zeu ere? MANGA EUSKARAZ. Hedatzen ari den zaletasuna da mangarena. Bazenekien euskaraz ere badaudela? Haur eta gazteentzako euskarazko komikien sail ederra dugu EIMA Katalogoan. Askotariko komiki horien artean, Harriet argitaletxeak argitaratutako manga-liburuak nabarmendu nahi ditugu. Hona hemen: Cube Arts Heroines game Girls' last tour Dinosaurs sanctuary Haur eta gazteentzako komiki guztiak ikusteko, egin klik hemen . EIMA Katalogoko baliabide gehiago ...
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina