Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: 2019

ETA AURTEN, ZER EGINGO DUGU?

Irudia
Beste behin ere, hizkuntza normalkuntza batzordetik ikasturte honetan aurrera eroaten saiatuko gara urteko plana . Berau 2018-2022 proiektu orokorragoaren garapena da. Zeintzuk dira aurtengo ildo nagusiak ? - Ikasleen ahozkotasuna jarraitu lantzen.  - Gurasoekin harremanak euskaraz lehenetsi. - Irakasle ez diren ikastetxeko langileekin euskaraz. Ikastetxean denok ulertzen dugu euskara! - Administrazio, hornitzaile, elkarte eta antzerakoekin, euskaraz, ahal bezain beste.  - Ekintza puntualak: Euskararen eguna, Abadiño ezagutuz lehiaketa, ipuin lehiaketa, jaietan kontutan hartzen da erabilera, ... Denon iradokizunak eta parte hartzea garrantzitsua da. Denon ardura delako ikasleen ahalmenak osorik garatzea. Gogoratu euskararen batzordean zeuentzat ere badagoela lekua.  Bestalde, kurtso hasierako bileretan (eta orokorrean, ikastetxean), euskararen presentzia nola baloratuko zenukete? Galdetegia prestatu dugu, zeuen iritzia jasotzeko. Laburra da, parte hartu eta ani
Irudia
Zein da gazteen hizkuntza-erabilera sare sozialetan?  Twitter baldin baduzue, erantzuna maiatzak 13ko txioan irakurri ahal duzue @Ulibarri_info helbidean.  Bestalde, Hizkuntza Normalkuntza Batzordetik, euskara maila hobetu nahian Gotzon Garateren dokumentua partekatu nahi dizuegu.  Bertan, hogei bat huts nabarmen aipatzen dira, eta erabilera zuzena zein den zehazten da. Egungo egunean egiten diren huts nabarmenak Ikastetxean bertan, "Euskararen Txokoan "  sinonimo, esamolde edo forma okerren mezuak jartzen ari gara, Euskararen ezagutza hobetzeko helburuarekin.  Dena den, ezagutza ez da nahikoa hizkuntza menperatzeko. Elisabeth Coelhok adierazten duen modura:  "Funtsezkoa da hitz egitea, hori baita hizkuntza bat ikasteko modu egokiena" .
Irudia
Aurten ere KORRIKAn parte hartu dugu. AmpaXoro guraso-elkarteak ordaindutako kilometroan 4. mailako bi ikaslek eraman dute  lekukoa .  Horrez gain, aurreko ostegunean KORRIKA txikia antolatu genuen, Trañako kaleetatik bueltatxo bat eginda, giroa sortu nahian. Horrez gain, gogoratu aurten ere Udaletxeak bultzatzen duen ipuin lehiaketa dagoela martxan. Parte hartzera animatu nahi zaituztegu.  Hemen duzue deialdia.
Irudia
EUSKARALDIA n parte hartu dutenen artean baliabide desberdinen berri zabaldu da . Hona hemen  lotura . Adibide batzuk:  - ERA :  Euskaraz ikasten duten haurren gurasoei laguntza eta baliabideak eskaintzeko eta seme-alaben ikas-prozesua osatzeko. - Programak eta aplikazioak:   Euskarazko hiztegiak eta bestelako hizkuntza baliabideak . - E uskaratik eta euskarara itzultzen duen sistema automatikoa.   -Bixentaren lumak:   Emakumeen eta gizonen berdintasunaren gaiarekin lotutako jolasa da, berariaz gazteek berdintasunaren gainean hausnartzeko. -Lan mundua: L an bila ari diren pertsonek enpresen lan-eskaintzen berri izan eta horietan izena eman ahal izango dute.  -Ikus-entzunezkoak:  Euskaraz ikusi daitezkeen filmak . -Hizkuntza-eskubideak:  Jokabideak txalotu edo kexak jartzeko Hizkuntza Eskubideen Behatokiaren aplikazioa . Baliabide guzti hauek begiratzera eta hedatzera gonbidatzen zaituztegu.  "Nik ez dakit azkenean Euskal Herria Euskalduna lortuko dugun, baina ni