EUSKARALDIAn parte hartu dutenen artean baliabide desberdinen berri zabaldu da . Hona hemen lotura.

Adibide batzuk: 
-ERAEuskaraz ikasten duten haurren gurasoei laguntza eta baliabideak eskaintzeko eta seme-alaben ikas-prozesua osatzeko.
- Programak eta aplikazioak: Euskarazko hiztegiak eta bestelako hizkuntza baliabideak.
-Euskaratik eta euskarara itzultzen duen sistema automatikoa. 
-Bixentaren lumak: Emakumeen eta gizonen berdintasunaren gaiarekin lotutako jolasa da, berariaz gazteek berdintasunaren gainean hausnartzeko.
-Lan mundua: Lan bila ari diren pertsonek enpresen lan-eskaintzen berri izan eta horietan izena eman ahal izango dute. 
-Ikus-entzunezkoak: Euskaraz ikusi daitezkeen filmak.
-Hizkuntza-eskubideak: Jokabideak txalotu edo kexak jartzeko Hizkuntza Eskubideen Behatokiaren aplikazioa.

Baliabide guzti hauek begiratzera eta hedatzera gonbidatzen zaituztegu. 
"Nik ez dakit azkenean Euskal Herria Euskalduna lortuko dugun, baina nire burutik hasita espazioak euskaraz betetzen saiatzen naiz. Edozein kasutan ere, hori delako egin dezakedana, egin nahi dudana eta niretzat zentzua duena."
Jon Sarasua 


Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak