Euskera ardatz, hainbat proposamen ekartzen dizkizugu: GAITU PLANAren baitan ( https://www.gaitu.euskadi.eus/webgaitu00-tresnak/eu/ ) jasotzen da ITZULI DESKTOP tresna eta berau zabaltzeko, webgune bat sortu du Eusko Jaurlaritzako Euskara Sustatzeko Zuzendaritzak: https://www.euskadi.eus/tresna-itzuli-desktop/web01-a2eutres/eu/ . Bertan informazioa eta bideo-tutoriala daude, nola erabili azalduz (euskaraz zein gaztelaniaz). Gainera, bertako esteka batean sakatuta, edonork deskargatu ahal du tresna eta bere ordenagailuan instalatu, adibidez, etxean edo beste enpresa batean. Bestalde, gogoratu baliabide hauek dituzuela euskara ikasi edo praktikatzeko : https://www.saregune.net/es/euskara-on-line-eta-doan-ikasi-eta-praktikatzeko-hamar-webgune/ https://www.hiru.eus/eu/e-ikasi/idiomas/ikasten%20 https://www.aek.eus/eu/online https://www.euskalkultura.eus/euskara/euskara-ikasten Amaitzeko, Abadiñoko Hezkuntza eta ...
Mezuak
Euskararen astea eta urteko azken eguneko herri kirolak
- Lortu esteka
- X
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan
"Euskararen eguna"ospatzeko hainbat jarduera egin ziren, maila bakoitzean desberdinak. Ikastetxeko ikasleek aukera izan dute egindakoaren ebaluazioa egiteko. Jarraian laburbiltzen dizuegu jasotakoa: * 1. DBHn hoberen baloratu zena Eleder magoaren magia saioa izan zen. * 2. DBHn hoberen baloratu zena Durangoko Azokara egindako irteera izan zen. * 3. DBHn " Zaldi zuria " jolasa izan da arrakastatsuena. * 4. DBHn Elederren hitzaldia izan da baloratuena. Orokorrean, balorazio eskasena Bingo musikatuak jaso zuen. Tarteko balorazioak jaso dituzte beste jolasak ( password, hitza pasa, kahoot !) eta komikigintza hitzaldia . Jarduera guzti hauek euskararen erabilera eta euskal kultura bultzatzeko lagungarriak izan direla uste izan dute . Abenduaren 19a n herri kirolak egin ziren, taldeka. Ziklo bakoitzetik gela banak saria jaso zuen: Irteera berezia izango dute 2026an. Orain Gabonak datoz . Aukera paregabea euskarazko mahai jolasez gozatzeko familia ...
- Lortu esteka
- X
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan
Zer da Ingura ? Euskara online ikasteko doako plataforma da. Egitura oso argia duen metodoa da. Zer du Ingurak ? Trebetasun guztiak lantzeko jarduera-mota ugari: Bideoak, entzumena praktikatu eta grabatu, idazmena, gramatika, hiztegia. Amaieran jarduera tutorizatu bat. Egoera-bideo eta gramatika azalpen-bideo bana ikasunitate bakoitzeko. Kultur atal bat ikasunitate bakoitzeko. Errepaso-unitate bat lau unitatez behin. Instrukzioak eta azpitituluak lau hizkuntzatan. Motibazioan eragiteko jakinarazpenak. Mailak egiaztatzea. Zer mailarako? A1 eta A2 mailetarako. Matrikulatu beharra dago: https://inguraonline.eus/?lang=eu www.inguraonline.eus
- Lortu esteka
- X
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan
Ikasturte Berria hasi dugu, baina euskararen normalizazio linguistikoaren helburuak mantentzen dira, eguneratuta baldin badira ere. Beraz, zuekin partekatu nahi dugu ikasturte honetarako Plana. Dakizuenez, elkar lanerako irekita gaude. Proposamen eraikitzaileak baldin badituzue, gurekin jarri harremanetan normalkuntza@abadinoinsti.net korreoaren bidez. Norabide berean arraun eginda urrunago helduko garelako! URTEKO PLANA
- Lortu esteka
- X
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan
Hainbat proposamenekin gatoz oraingoan: 5 urte bete ditu “Egunean behin” galdera erantzun joko ezagunak. Urte hauetan 220.000 jokalari eta 50 milioi partida baino gehiago izan ditu jokoak. Bost urte igaro dira CodeSyntax enpresa eibartarrak “egunean behin” mugikorrerako galdera erantzunen jokoa sortu zutenetik. Euskal Herriko entretenimendu-kulturalaren zutabe bihurtu da, adin guztietako jokalariak erakarriz haren sinpletasun eta galdera eta erantzunen erronkarekin. Animatzen zara zeu ere? MANGA EUSKARAZ. Hedatzen ari den zaletasuna da mangarena. Bazenekien euskaraz ere badaudela? Haur eta gazteentzako euskarazko komikien sail ederra dugu EIMA Katalogoan. Askotariko komiki horien artean, Harriet argitaletxeak argitaratutako manga-liburuak nabarmendu nahi ditugu. Hona hemen: Cube Arts Heroines game Girls' last tour Dinosaurs sanctuary Haur eta gazteentzako komiki guztiak ikusteko, egin klik hemen . EIMA Katalogoko baliabide gehiago ...
- Lortu esteka
- X
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan
BADATOR KORRIKA! Abadiñotik martxoaren 22an igaroko da, 21:20 inguruan, hain zuzen ere. Geroxeago, 23:34an, Urkiolatik pasatuko da. Animatu zaitez eta parte hartu! Bestalde, badakizu jarduera erakargarri ugari izaten direla Abadiñoko gazteentzat? Hona hemen urtarriletik martxora bitartekoak: Amaitzeko, gustuko duzu bideogintza ? Animatzen bazara, sari zoragarriak irabaz ditzakezu: parte hartu On zientzia lehiaketan !
- Lortu esteka
- X
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan
Aisialdia euskaraz Asteburuetan euskarazko filmak ikusi nahi dituzu, baina ez dakizu non bilatu? Ba, hemen daukazu aukera. Izan ere, webgune bat eta streaming plataforma bat jarri dute euskaldunon eskura. https://primeran.eus/ https://zernonikusi.eus/hasiera Euskara ikasi eta praktikatu nahi? ¿Quieres aprender y practicar euskera? Ez dago atxakirik. Gure badozu, eskura dekozu hainbat aukera. No hay pretexto que valga. Si quieres, aquí tienes opciones a mano. Euskara on line eta doan / Euskera on line y gratis https://www.saregune.net/es/ euskara-on-line-eta-doan- ikasi-eta-praktikatzeko-hamar- webgune/ https://www.hiru.eus/eu/e-ikasi/idiomas/ikasten https://www.aek.eus/eu/online https://www.euskalkultura.eus/euskara/euskara-ikasten https://www.zarrakaztelu.eus/euskararen-alde/euskara-ikasi-eta-erabiltzeko-para-aprender-y-usar-el-euskara/ Aukera duzu ere " Bost minutuko ikastaroa " gmailez egunero jasotzeko. Booktegi ezagutzen d...