Zer da Ingura?
Euskara online ikasteko doako plataforma da. Egitura oso argia duen metodoa da.
Zer du Ingurak?
Trebetasun guztiak lantzeko jarduera-mota ugari: Bideoak, entzumena praktikatu eta grabatu, idazmena, gramatika, hiztegia.
Amaieran jarduera tutorizatu bat.
Egoera-bideo eta gramatika azalpen-bideo bana ikasunitate bakoitzeko.
Kultur atal bat ikasunitate bakoitzeko.
Errepaso-unitate bat lau unitatez behin.
Instrukzioak eta azpitituluak lau hizkuntzatan.
Motibazioan eragiteko jakinarazpenak.
Mailak egiaztatzea.
Zer mailarako?
A1 eta A2 mailetarako.
Matrikulatu beharra dago: https://inguraonline.eus/?lang=eu
www.inguraonline.eus
Ikasturte Berria hasi dugu, baina euskararen normalizazio linguistikoaren helburuak mantentzen dira, eguneratuta baldin badira ere. Beraz, zuekin partekatu nahi dugu ikasturte honetarako Plana. Dakizuenez, elkar lanerako irekita gaude. Proposamen eraikitzaileak baldin badituzue, gurekin jarri harremanetan normalkuntza@abadinoinsti.net korreoaren bidez. Norabide berean arraun eginda urrunago helduko garelako! URTEKO PLANA

Iruzkinak
Argitaratu iruzkina