Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: abendua, 2017
Irudia
Pasadan astean  "ABADIÑO EZAGUTZEN" III. Leihaketaren sari banaketa ospatu genuen frontoian. Iker Aldecoa, Iker Escamez eta Paule Garate izan ziren zozketatu ziren hiru otzaren irabazleak. Txaber Altubek bertso batekin saioari hasiera eman zion.                                                   Hemen Iker Aldecoa saria jasotzen Aurretik, Leire Milikua eta Txaber Altube (biak ikasle ohiak) 4. mailako ikasleekin solasaldia izan zuten, haien bizipenen inguruan. Aste honetan berriz, abenduaren 15 ean hain zuzen ere, 1. eta 2. mailako ikasleek antzerki saio bat ikustera joango dira: " ZUTUBERRAK ". Horrez gain, egun hauetan egutegi oparoa izan dugu DURANGOKO AZOKA n. Aurten ere arrakastatsua izan da, loturan azaltzen den bezala. Datorren urtetik aurrera Azokako Sormen Beka martxan jarriko dute, argizaiola sariaren lekukoa hartuz. Azken 25 urteetan, Gerediagak eta Azokak euskara eta euskal kulturaren alde lan egin duten pertsonak omendu nahi iza