Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: otsaila, 2018
Irudia
Urtero bezala, otsailaren 3an,  SAN BLAS ferian ikasbidaian joango diren ikasleek kordoiak saltzeko postua jarri zuten nahiz eta eguraldiak ez lagundu. Santa Ageda eguna, Otsailaren 5ean izanda, aurreko gaban ospatzen da.  Transkripzioa Santai Agedai, Ageda, bixer da Santai Ageda bihar da Santai Ageda baiña gaur haren bezpera eguna. Santa martiri maitia dago errukiz betia, berak alkanzatu daiuskula osasuna ta bakia. Libertadia eskatzen diou etxeko printzipalari, santai Agedaren alabantzak kantatutzera nua ni. Grazia diot ipiñi santa honekin batian, urte ontxo bat pasau dezala osasuna ta bakian. Santa martiri maitia dago errukiz betia, santa [honeri] eskatzen diogu osasuna ta bakia. Ateburuan aizkora [bixer] kantarik asko da emoixu limosnatxo bat eta [adios] hurrengo atera. Erantzuten jakonak e badia kantarixe da motela, igezko urdaixa badauket baiña aiba aurtenguan atala. Hortxe bidian agiri gendun ez zala hiru arroa etxian franko ibilli ba