Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: apirila, 2024
Irudia
Hainbat proposamenekin gatoz oraingoan:  5 urte bete ditu “Egunean behin” galdera erantzun joko ezagunak. Urte hauetan 220.000 jokalari eta 50 milioi partida baino gehiago izan ditu jokoak. Bost urte igaro dira CodeSyntax enpresa eibartarrak “egunean behin” mugikorrerako galdera erantzunen jokoa sortu zutenetik. Euskal Herriko entretenimendu-kulturalaren zutabe bihurtu da, adin guztietako jokalariak erakarriz haren sinpletasun eta galdera eta erantzunen erronkarekin. Animatzen zara zeu ere? MANGA EUSKARAZ.  Hedatzen ari den zaletasuna da mangarena. Bazenekien euskaraz ere badaudela? Haur eta gazteentzako euskarazko komikien sail ederra dugu EIMA Katalogoan. Askotariko komiki horien artean, Harriet argitaletxeak argitaratutako manga-liburuak nabarmendu nahi ditugu. Hona hemen:  Cube Arts   Heroines game   Girls' last tour   Dinosaurs sanctuary   Haur eta gazteentzako komiki guztiak ikusteko, egin klik hemen . EIMA Katalogoko baliabide gehiago ikusteko, egin klik hemen    Hurren