Hainbat proposamenekin gatoz oraingoan: 

  • 5 urte bete ditu “Egunean behin” galdera erantzun joko ezagunak. Urte hauetan 220.000 jokalari eta 50 milioi partida baino gehiago izan ditu jokoak. Bost urte igaro dira CodeSyntax enpresa eibartarrak “egunean behin” mugikorrerako galdera erantzunen jokoa sortu zutenetik. Euskal Herriko entretenimendu-kulturalaren zutabe bihurtu da, adin guztietako jokalariak erakarriz haren sinpletasun eta galdera eta erantzunen erronkarekin. Animatzen zara zeu ere?

  • MANGA EUSKARAZ. Hedatzen ari den zaletasuna da mangarena. Bazenekien euskaraz ere badaudela? Haur eta gazteentzako euskarazko komikien sail ederra dugu EIMA Katalogoan. Askotariko komiki horien artean, Harriet argitaletxeak argitaratutako manga-liburuak nabarmendu nahi ditugu. Hona hemen: 

  •  Hurrengo proposamena: Liburubila. Liburubila kultura-baliabideen bilatzailea da, Euskadiko Irakurketa Publikoko liburutegiek aukeratu eta eskura jartzen dituzten milaka liburutara, filmetara, dokumentutara, e-booketara… sarbidea eskaintzen duena 

  •  Bestalde, Nafarroan euskaraz ikasten duten haurren gurasoei laguntza eta baliabideak eskaini dizkiete, seme-alaben ikas-prozesua osatzeko. Youtubeko kanal honetan ikusgai dituzue. Eta amaitzeko, on line dagoen beste baliabide baten berri ematera gatoz:Euskadiko museoen ataria:https://museotik.euskadi.eus/hasiera/ On egin!

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak