Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: martxoa, 2020
Irudia
Itxialdian? Egoera berriari euskaraz erantzun! Aurreko sarreran hainbat baliabide sartu genituen (dokumentalak, bideoak, film laburrak, antzezlanak, EITBko filmak eta abar).  Baina garai berezi hauetarako baliabide eta ideiak ez dira falta.  Hona hemen hainbat proposamen: - Etxean goxo euskaraz : Datozen egunetan etxean egotea dagokigu. Etxeko egonaldia arinagoa egiteko, UEMAk euskarazko doako hainbat baliabide bildu ditu, haurrentzat zein helduentzat. Espero dugu zuentzat baliagarriak izatea.   - Egunero jaso nahi baduzu mezu bat, zure euskara hobetzeko, " Bost minutuko ikastaroa " izenekoan izena eman ahal duzu.  - eliburutegia : Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak sarbidea erraztuko die herritar guztiei  eLiburutegia  erabili ahal dezaten, Estatuko liburutegi digitalik handiena eskura jarriz . * Eskatzen duen orok pasahitza jasoko du   liburutegi-zerbitzua@euskadi. eus   helbide elektronikoaren bide