Itxialdian? Egoera berriari euskaraz erantzun!

Aurreko sarreran hainbat baliabide sartu genituen (dokumentalak, bideoak, film laburrak, antzezlanak, EITBko filmak eta abar). 

Baina garai berezi hauetarako baliabide eta ideiak ez dira falta. 

Hona hemen hainbat proposamen:

- Etxean goxo euskaraz:

Datozen egunetan etxean egotea dagokigu. Etxeko egonaldia arinagoa egiteko, UEMAk euskarazko doako hainbat baliabide bildu ditu, haurrentzat zein helduentzat. Espero dugu zuentzat baliagarriak izatea.  


- Egunero jaso nahi baduzu mezu bat, zure euskara hobetzeko, "Bost minutuko ikastaroa" izenekoan izena eman ahal duzu. 


- eliburutegia:

eliburutegia bilaketarekin bat datozen irudiak


Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak sarbidea erraztuko die herritar guztiei eLiburutegia erabili ahal dezaten, Estatuko liburutegi digitalik handiena eskura jarriz.

* Eskatzen duen orok pasahitza jasoko du liburutegi-zerbitzua@euskadi.eus helbide elektronikoaren bidez.

* Azken egunotan maileguen hazkunde nabarmena igarri da eLiburutegian: maileguak 
 bikoiztu egin dira.



Eutsi goiari!!


Iruzkinak

  1. Tresna berria euskaraz: https://aditu.eus/ Audioak transkribatzeko aplikazioa.

    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkina

Blog honetako argitalpen ezagunak