Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: 2018
Irudia
Kaixo! Ikasturte honetan ere bloga aurrera eramango dugu! Hizkuntza normalkuntza planarekin lotutako ekintza, albiste eta berriak hemen izango dituzue. Lehenengo ebaluazio honetan zehar Euskaraldian eta Euskara eguna antolatzen arituko gara. Informazio gehiago aurrerago izango duzue. Euskaraldia 11 egun euskaraz 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra
Irudia
Datorren azaroan Durangaldean euskaraldia antolatu nahi da. Horregatik, jendearen parte hartzea bultzatu nahi dugu. Baina,... zer da euskaraldia? 11 egunetan zehar euskeraz hitz egitea eta entzutea da helburua. Bi partaide mota egongo dira: a ) Ahobizi zara? Euskaraz egingo diezu ulertzen duten guztiei.  Edonon, edonoiz eta ulertzen duen edonorekin arituko zara euskaraz. Ezagutzen ez dituzunekin lehen hitza euskaraz egingo duzu, eta ulertzen baldin badute, hortik aurrerakoak ere bai. b) Belarriprest zara? Euskaraz dakiten guztiei zuri euskaraz egiteko gonbitea egingo diezu.  Euskara ulertzen duzula adieraziko diezu eta zurekin euskaraz hitz egin dezatela eskatu. Zuk euskaraz edo erdaraz erantzungo duzu, baina zuri euskaraz egiteko eskatuko duzu.
Irudia
Atal honetan BALIAGARRIAK ETA INTERESGARRIAK izan ahal diren zenbait HELBIDE jartzen ditugu. Klikatu helbideetan! 1)  ITZULTZAILEA  nahi baldin baduzue , hona hemen bat:   http://www.itzultzailea.euskadi.net/traductor/welcome.do 2) Helbide honetan berriz, ARTIKULU INTERESGARRIAK   bilatu ditzakezue: www.hiru.eus      3) Klikasi, euskaraz sarean dauden eduki eta BALIABIDEAK PARTEKATZEN   dituen pl ataforma da: http://www.klikasi.eus/        4)  Euskal kanten KARAOKEAK hemen aurkituko dituzue. Talde eta abeslari ezagunen kantak daude: http://https://txatxangorri.wordpress.com/           Webgune hauek ezagutzera animatzen zaituztegu!
Irudia
Oraingoan, bigarren ebaluazioan zehar 4. DBHko ikasle talde batek Biologia-Geologia ikasgaian klonazioari buruzko prentsa-ohar modura aurkeztutako lana argitaratzen dugu. klikatu hemen KLONAZIOA
Hi gazte! Zergatik ez? 4. DBHko ikasleek egindako motibazio-saioaren emaitzak aurkezten dizkizuegu.  Ikasleen erantzunak  eta esandakoaren harira egindako hausnarketa duzue jarraian 1-     EUSKARA ERABILTZEN DUZUNEAN ZER DELA ETA ERABILTZEN DUZU? -           Batzuentzat eskolan derrigorrezkoa delako egiten dute. Eskola da euskararen erreferente, baina derrigorrarekin erlazionatzen dute.  -           Beste batzuentzat familian (edo koadrilan,  auzoan) egiten dutelako. Beraz, beste erreferente batzuk dituzte . -           Zenbaitek gusturago sentitzen direlako. Emozio positiboek, beraz, laguntzen dute erabileran. -           Banakakoren batek erraztasuna aipatzen du. Bestela ohituragatik (giroa), gustukoa duelako edo oporretan besteek ez ulertzeko.      2-     EUSKARA ERABILTZEN EZ DUZUNEAN ZERGATIK EZ DUZU ERABILTZEN? -           Batzuk erdaldunekin edo ondo ez dakitenekin erabiltzen dute beste hizkuntza. Gurasoak aipatzen dituzte batzuk. Ingurune eleba
Irudia
Urtero bezala, otsailaren 3an,  SAN BLAS ferian ikasbidaian joango diren ikasleek kordoiak saltzeko postua jarri zuten nahiz eta eguraldiak ez lagundu. Santa Ageda eguna, Otsailaren 5ean izanda, aurreko gaban ospatzen da.  Transkripzioa Santai Agedai, Ageda, bixer da Santai Ageda bihar da Santai Ageda baiña gaur haren bezpera eguna. Santa martiri maitia dago errukiz betia, berak alkanzatu daiuskula osasuna ta bakia. Libertadia eskatzen diou etxeko printzipalari, santai Agedaren alabantzak kantatutzera nua ni. Grazia diot ipiñi santa honekin batian, urte ontxo bat pasau dezala osasuna ta bakian. Santa martiri maitia dago errukiz betia, santa [honeri] eskatzen diogu osasuna ta bakia. Ateburuan aizkora [bixer] kantarik asko da emoixu limosnatxo bat eta [adios] hurrengo atera. Erantzuten jakonak e badia kantarixe da motela, igezko urdaixa badauket baiña aiba aurtenguan atala. Hortxe bidian agiri gendun ez zala hiru arroa etxian franko ibilli ba