Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: martxoa, 2022
Irudia
 Nolakoa da gure ikastetxean euskararen egoera? Hona hemen aurten jasotako datuekin lortu dugun irudia:  Beraz, orain dela 4 urtetik hona ez da hobekuntza deigarririk antzeman . Hain zuzen ere, ikasleen erabileran aurrerakuntzarik ez egotea da daturik aipagarriena. Oraindik euskaraz komunikatzeko erraztasunik ez duten ikasleak aterartzen dira ikastetxetik, nahiz eta ikasketak euskaraz egin dituzten.  Argi dago eskolak, berak bakarrik, ezin duela hizkuntzaren egoera diglosikoa konpondu. Gizarte osoaren inplikazioa behar da, guraso, udaletxe, elkarte eta partaide guztien bultzada ezinbestekoa da ikasleek bi hizkuntza ofizialetan komunikatzeko gaitasuna gara dezaten .  Bestalde, aurki, aipatutako bultzada ematen eta irrika sortzen laguntzen duen lasterketa dator gurera;  bai, Korrika etorriko da  herrira, apirilaren 1ean. Zoritxarrez, goizeko 6:00etan pasako da gure kale eta inguruetatik. Baina korrika eginez parte hartu ezin duenak, bestelako ekintzekin ere majo lagun dezake: etxe-at