Nolakoa da gure ikastetxean euskararen egoera?

Hona hemen aurten jasotako datuekin lortu dugun irudia: 



Beraz, orain dela 4 urtetik hona ez da hobekuntza deigarririk antzeman. Hain zuzen ere, ikasleen erabileran aurrerakuntzarik ez egotea da daturik aipagarriena.

Oraindik euskaraz komunikatzeko erraztasunik ez duten ikasleak aterartzen dira ikastetxetik, nahiz eta ikasketak euskaraz egin dituzten. 

Argi dago eskolak, berak bakarrik, ezin duela hizkuntzaren egoera diglosikoa konpondu. Gizarte osoaren inplikazioa behar da, guraso, udaletxe, elkarte eta partaide guztien bultzada ezinbestekoa da ikasleek bi hizkuntza ofizialetan komunikatzeko gaitasuna gara dezaten

Bestalde, aurki, aipatutako bultzada ematen eta irrika sortzen laguntzen duen lasterketa dator gurera; bai, Korrika etorriko da herrira, apirilaren 1ean. Zoritxarrez, goizeko 6:00etan pasako da gure kale eta inguruetatik. Baina korrika eginez parte hartu ezin duenak, bestelako ekintzekin ere majo lagun dezake: etxe-atari eta leihoak atonduz, kilometroak zein Korrikako produktuak erosiz, Korrika-laguntzaile eginaz, eta nola ez, euskaraz hitz eginez. Gainera korrika kulturalaren eskutik kultur eskaintza zabala izango dugu, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez.

Ez dadila geratu lasterketa itxurosoan soilik. Gure eguneroko jardueran eragina izatea da lortu beharrekoa, ingurukoentzat eredu baikara.




 



















Iruzkinak

  1. Aurten egindako diagnostikoaren emaitza batzuk laburbilduta:

    https://docs.google.com/presentation/d/1LRydvxXM5fpsiN3En7RajSCR4BTcjzF2FWaDDGQi4SU/edit?usp=sharing

    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkina

Blog honetako argitalpen ezagunak