Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: abendua, 2022
Irudia
Euskaraldia igaro arren gogoratu euskarak 365 egun ditu ela.  Hainbat proposamen luzatu nahi dizuegu.    * Interneten ere lehenengo hitza euskaraz Zure nabigazio-hizkuntza  konfigurat zea eta euskara lehenestea  oso garrantzitsua da. Izan ere, nabigatzailearen hizkuntzak esaten baitio munduari zein den zure lehenengo hizkuntza. Zein da zurea? Euskara? Eta nola daukazu   konfiguratuta  zure nabigatzailea? Eta zein hizkuntzatan  darabilzu mugikorra ? * 12-16 urteko gazteen musika, komiki eta liburuen katalogoa Durangoko azokan eskuragai egon diren proposamen hauen berri duzue hemen .  * Euskal-Encodings Web orrian dagoena nola ikusi, edukiak jeitsi, aurkibideari zukua ateratzeko bideo interesgarria partekatzen dizuegu. Adin eta gai desberdineko pelikulak eskura izango dituzu, eta euskaraz! * Euskararen eguna Abenduaren 7an ospatu genuen ikastetxean, zapatuan izan delako aurten. Mintzodromoa , pelikula ( Elkano, lehen mundu bira ), jolasak ( eroglifikoak ), bingo musikatua , herri kirola