Hi gazte! Zergatik ez? 4. DBHko ikasleek egindako motibazio-saioaren emaitzak aurkezten dizkizuegu. Ikasleen erantzunak eta esandakoaren harira egindako hausnarketa duzue jarraian 1- EUSKARA ERABILTZEN DUZUNEAN ZER DELA ETA ERABILTZEN DUZU? - Batzuentzat eskolan derrigorrezkoa delako egiten dute. Eskola da euskararen erreferente, baina derrigorrarekin erlazionatzen dute. - Beste batzuentzat familian (edo koadrilan, auzoan) egiten dutelako. Beraz, beste erreferente batzuk dituzte . - Zenbaitek gusturago sentitzen direlako. Emozio positiboek, beraz, laguntzen dute erabileran. - Banakakoren batek erraztasuna aipatzen du. Bestela ohituragatik (giroa), gustukoa duelako edo oporretan besteek ez ulertzeko. 2- EUSKARA ERABILTZEN EZ DUZUNEAN ZERGATIK EZ DUZU ERABILTZEN? - Batzuk erdaldunekin edo ondo ez dakitenekin erabiltzen dute beste hizkuntza. Gurasoak aipatzen dituzte batzuk. Ingurune eleba
Mezuak
Data honetako argitalpenak ikusgai: martxoa, 2018