2018(e)ko martxoaren 20(a), asteartea

Hi gazte! Zergatik ez?

4. DBHko ikasleek egindako motibazio-saioaren emaitzak aurkezten dizkizuegu. 

Ikasleen erantzunak  eta esandakoaren harira egindako hausnarketa duzue jarraian

1-    EUSKARA ERABILTZEN DUZUNEAN ZER DELA ETA ERABILTZEN DUZU?

-          Batzuentzat eskolan derrigorrezkoa delako egiten dute. Eskola da euskararen erreferente, baina derrigorrarekin erlazionatzen dute. 

-          Beste batzuentzat familian (edo koadrilan,  auzoan) egiten dutelako. Beraz, beste erreferente batzuk dituzte .

-          Zenbaitek gusturago sentitzen direlako. Emozio positiboek, beraz, laguntzen dute erabileran.

-          Banakakoren batek erraztasuna aipatzen du. Bestela ohituragatik (giroa), gustukoa duelako edo oporretan besteek ez ulertzeko.

   
2-    EUSKARA ERABILTZEN EZ DUZUNEAN ZERGATIK EZ DUZU ERABILTZEN?

-          Batzuk erdaldunekin edo ondo ez dakitenekin erabiltzen dute beste hizkuntza. Gurasoak aipatzen dituzte batzuk. Ingurune elebakarrek galarazten dute erabilera.

-          Beste batzuk ohituragatik edo giroagatik (etxea, lokala, auzoa, …) ez dute egiten. Beraz, ohitura horiek aldatzeko bideak (denboran mantenduak) onuragarriak lirateke.

-          Zenbaitek erraztasun faltagatik. Erraztasun gehiago gazteleraz dutelako. Baten batek esplizituki lotzen du etxeko giro erdaldunarekin. Ohiturarik ez badago erabiltzeko, ez da lortzen erraztasunik.

-          Baten batzuk erdaraz gustuago sentitzen direlako edo euskara gustatzen ez zaiolako esan du. Hemen berriz agertzen da emozioen eragina.

-          Pare batek zera esan du: Koadrilakoek nahi ez dutelako (baten batek lotsa aipatu du ingurune horretan). Nerabezaroan kontutan hartu beharreko taldeko presioa dago agerian.

-          Pertsona batek askatasunagatik ez du erabiltzen. Euskara=derrigorra erlazioaren ondorio logikoa.


3-    Orokorrean, parte hartu duten ikasleen balorazioa ona - oso ona izan da. 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina