Aurtengo Normalkuntza Proiektua aurkezten dizuegu: 2022-2023 Urteko Plana


Bertan dauden hiru atalak hauexek dira:

- Ikastetxearen antolamendu eta erabilera koherenteak

- Eskolako kideak eta eremu didaktiko-metodologikoa.

    Honen barnean hurrengo azpiatalak daude:

  • Ikasleak: motibazioa, jarrerak, portaerak eta emozioak alde batetik, eta komunikaziorako konpetentzia, erabilera eta euskal kulturaren transmisioa bestetik. 
  • Irakasleak
  • Administrazio eta zerbitzuetako langileak

- Familiak eta komunitatea


Zer helburu du Planak?

Bitartekoak jarri legea bete dadin, hau da, DBH amaitzean ikasleek hizkuntza bietan konpetenteak izan daitezen irakurri, idatzi, entzun (ulertu) eta hitz egiteko.

Helburu hori lortzeko ildo batzuk markatu dira. Horietako bat hauxe da: "Irakasleoi euskaraz erantzun eta irakasleengana euskaraz zuzendu, gelan zein gelatik kanpo"

Eskola komunitatetik iradokizunak jasotzeko prest gaude. Beraz, iradokizunen bat izanez gero, hemen bertan idatzi edo iunzueta@abadinoinsti.net helbidera mezua bidali. 



Horrez gain, aurten antolatuko den Euskaraldian parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. 

Parte hartu



Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak