Euskaraldia igaro arren gogoratu euskarak 365 egun dituela. 

Hainbat proposamen luzatu nahi dizuegu.  

* Interneten ere lehenengo hitza euskaraz

Zure nabigazio-hizkuntza konfiguratzea eta euskara lehenestea oso garrantzitsua da. Izan ere, nabigatzailearen hizkuntzak esaten baitio munduari zein den zure lehenengo hizkuntza. Zein da zurea? Euskara? Eta nola daukazu konfiguratuta zure nabigatzailea? Eta zein hizkuntzatan darabilzu mugikorra?



* 12-16 urteko gazteen musika, komiki eta liburuen katalogoa

Durangoko azokan eskuragai egon diren proposamen hauen berri duzue hemen



* Euskal-Encodings

Web orrian dagoena nola ikusi, edukiak jeitsi, aurkibideari zukua ateratzeko bideo interesgarria partekatzen dizuegu. Adin eta gai desberdineko pelikulak eskura izango dituzu, eta euskaraz!



* Euskararen eguna

Abenduaren 7an ospatu genuen ikastetxean, zapatuan izan delako aurten. Mintzodromoa, pelikula (Elkano, lehen mundu bira), jolasak (eroglifikoak), bingo musikatua, herri kirolak, DA!ra irteera, Kahoot! erabiliz Abadiño ezagutu! eta 4. mailako ikasleek saldutako gaztaina erreak izan genituen. 

Gabon hauetan ere jolas zaitezkete zuek etxean, nahi izanez gero. 
  

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak