Datorren azaroan Durangaldean euskaraldia antolatu nahi da. Horregatik, jendearen parte hartzea bultzatu nahi dugu.

Baina,... zer da euskaraldia?
11 egunetan zehar euskeraz hitz egitea eta entzutea da helburua. Bi partaide mota egongo dira:

a) Ahobizi zara?

Euskaraz egingo diezu ulertzen duten guztiei. 
Edonon, edonoiz eta ulertzen duen edonorekin arituko zara euskaraz.

Ezagutzen ez dituzunekin lehen hitza euskaraz egingo duzu, eta ulertzen baldin badute, hortik aurrerakoak ere bai.

b) Belarriprest zara?

Euskaraz dakiten guztiei zuri euskaraz egiteko gonbitea egingo diezu. 
Euskara ulertzen duzula adieraziko diezu eta zurekin euskaraz hitz egin dezatela eskatu.

Zuk euskaraz edo erdaraz erantzungo duzu, baina zuri euskaraz egiteko eskatuko duzu.



Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak