Pasadan astean "ABADIÑO EZAGUTZEN" III. Leihaketaren sari banaketa ospatu genuen frontoian. Iker Aldecoa, Iker Escamez eta Paule Garate izan ziren zozketatu ziren hiru otzaren irabazleak. Txaber Altubek bertso batekin saioari hasiera eman zion.
Hemen Iker Aldecoa saria jasotzen
Aurretik, Leire Milikua eta Txaber Altube (biak ikasle ohiak) 4. mailako ikasleekin solasaldia izan zuten, haien bizipenen inguruan.
Aste honetan berriz, abenduaren 15ean hain zuzen ere, 1. eta 2. mailako ikasleek antzerki saio bat ikustera joango dira: "ZUTUBERRAK".
Horrez gain, egun hauetan egutegi oparoa izan dugu DURANGOKO AZOKAn. Aurten ere arrakastatsua izan da, loturan azaltzen den bezala. Datorren urtetik aurrera Azokako Sormen Beka martxan jarriko dute, argizaiola sariaren lekukoa hartuz.
Azken 25 urteetan, Gerediagak eta Azokak euskara eta euskal kulturaren alde lan egin duten pertsonak omendu nahi izan ditu Argizaiola omen sarien bidez. Aurrerantzean, Azoka etorkizunari begira jarriko da, omentzetik ereitera igaroko da, Azokak ere bere hazia landatu nahi duelako.
Ba al dakizue aste honetan HANDIA pelikula ikusteko aukera daukagula? Errota Kultur Etxean izango da abenduaren 15ean.

Iruzkinak
Argitaratu iruzkina