ETA AURTEN, ZER EGINGO DUGU?

Beste behin ere, hizkuntza normalkuntza batzordetik ikasturte honetan aurrera eroaten saiatuko gara urteko plana. Berau 2018-2022 proiektu orokorragoaren garapena da.


Zeintzuk dira aurtengo ildo nagusiak?


- Ikasleen ahozkotasuna jarraitu lantzen. 


- Gurasoekin harremanak euskaraz lehenetsi.


- Irakasle ez diren ikastetxeko langileekin euskaraz. Ikastetxean denok ulertzen dugu euskara!


- Administrazio, hornitzaile, elkarte eta antzerakoekin, euskaraz, ahal bezain beste. 


- Ekintza puntualak: Euskararen eguna, AbadiƱo ezagutuz lehiaketa, ipuin lehiaketa, jaietan kontutan hartzen da erabilera, ...



Denon iradokizunak eta parte hartzea garrantzitsua da. Denon ardura delako ikasleen ahalmenak osorik garatzea. Gogoratu euskararen batzordean zeuentzat ere badagoela lekua. 

Bestalde, kurtso hasierako bileretan (eta orokorrean, ikastetxean), euskararen presentzia nola baloratuko zenukete? Galdetegia prestatu dugu, zeuen iritzia jasotzeko. Laburra da, parte hartu eta animatu ingurukoak parte har dezaten. 



Iruzkinak

  1. Bihar eta etzi "ESKOLA HIZTUN BILA 2019" Jardunaldiak izango dira. Zuzenean ikusi ahal izateko lotura hemen duzue: https://ehb2019.nirestream.com/

    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkina

Blog honetako argitalpen ezagunak