Zein da gazteen hizkuntza-erabilera sare sozialetan? Twitter baldin baduzue, erantzuna maiatzak 13ko txioan irakurri ahal duzue @Ulibarri_info helbidean. Bestalde, Hizkuntza Normalkuntza Batzordetik, euskara maila hobetu nahian Gotzon Garateren dokumentua partekatu nahi dizuegu. Bertan, hogei bat huts nabarmen aipatzen dira, eta erabilera zuzena zein den zehazten da. Egungo egunean egiten diren huts nabarmenak Ikastetxean bertan, "Euskararen Txokoan " sinonimo, esamolde edo forma okerren mezuak jartzen ari gara, Euskararen ezagutza hobetzeko helburuarekin. Dena den, ezagutza ez da nahikoa hizkuntza menperatzeko. Elisabeth Coelhok adierazten duen modura: "Funtsezkoa da hitz egitea, hori baita hizkuntza bat ikasteko modu egokiena" .
Mezuak
- Lortu esteka
- X
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan

Aurten ere KORRIKAn parte hartu dugu. AmpaXoro guraso-elkarteak ordaindutako kilometroan 4. mailako bi ikaslek eraman dute lekukoa . Horrez gain, aurreko ostegunean KORRIKA txikia antolatu genuen, Trañako kaleetatik bueltatxo bat eginda, giroa sortu nahian. Horrez gain, gogoratu aurten ere Udaletxeak bultzatzen duen ipuin lehiaketa dagoela martxan. Parte hartzera animatu nahi zaituztegu. Hemen duzue deialdia.
- Lortu esteka
- X
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan
EUSKARALDIA n parte hartu dutenen artean baliabide desberdinen berri zabaldu da . Hona hemen lotura . Adibide batzuk: - ERA : Euskaraz ikasten duten haurren gurasoei laguntza eta baliabideak eskaintzeko eta seme-alaben ikas-prozesua osatzeko. - Programak eta aplikazioak: Euskarazko hiztegiak eta bestelako hizkuntza baliabideak . - E uskaratik eta euskarara itzultzen duen sistema automatikoa. -Bixentaren lumak: Emakumeen eta gizonen berdintasunaren gaiarekin lotutako jolasa da, berariaz gazteek berdintasunaren gainean hausnartzeko. -Lan mundua: L an bila ari diren pertsonek enpresen lan-eskaintzen berri izan eta horietan izena eman ahal izango dute. -Ikus-entzunezkoak: Euskaraz ikusi daitezkeen filmak . -Hizkuntza-eskubideak: Jokabideak txalotu edo kexak jartzeko Hizkuntza Eskubideen Behatokiaren aplikazioa . Baliabide guzti hauek begiratzera eta hedatzera gonbidatzen zaituztegu. "Nik ez dakit azkenean Eusk...
- Lortu esteka
- X
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan

Kaixo! Ikasturte honetan ere bloga aurrera eramango dugu! Hizkuntza normalkuntza planarekin lotutako ekintza, albiste eta berriak hemen izango dituzue. Lehenengo ebaluazio honetan zehar Euskaraldian eta Euskara eguna antolatzen arituko gara. Informazio gehiago aurrerago izango duzue. Euskaraldia 11 egun euskaraz 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra
- Lortu esteka
- X
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan

Datorren azaroan Durangaldean euskaraldia antolatu nahi da. Horregatik, jendearen parte hartzea bultzatu nahi dugu. Baina,... zer da euskaraldia? 11 egunetan zehar euskeraz hitz egitea eta entzutea da helburua. Bi partaide mota egongo dira: a ) Ahobizi zara? Euskaraz egingo diezu ulertzen duten guztiei. Edonon, edonoiz eta ulertzen duen edonorekin arituko zara euskaraz. Ezagutzen ez dituzunekin lehen hitza euskaraz egingo duzu, eta ulertzen baldin badute, hortik aurrerakoak ere bai. b) Belarriprest zara? Euskaraz dakiten guztiei zuri euskaraz egiteko gonbitea egingo diezu. Euskara ulertzen duzula adieraziko diezu eta zurekin euskaraz hitz egin dezatela eskatu. Zuk euskaraz edo erdaraz erantzungo duzu, baina zuri euskaraz egiteko eskatuko duzu.
- Lortu esteka
- X
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan

Atal honetan BALIAGARRIAK ETA INTERESGARRIAK izan ahal diren zenbait HELBIDE jartzen ditugu. Klikatu helbideetan! 1) ITZULTZAILEA nahi baldin baduzue , hona hemen bat: http://www.itzultzailea.euskadi.net/traductor/welcome.do 2) Helbide honetan berriz, ARTIKULU INTERESGARRIAK bilatu ditzakezue: www.hiru.eus 3) Klikasi, euskaraz sarean dauden eduki eta BALIABIDEAK PARTEKATZEN dituen pl ataforma da: http://www.klikasi.eus/ 4) Euskal kanten KARAOKEAK hemen aurkituko dituzue. Talde eta abeslari ezagunen kantak daude: http://https://txatxangorri.wordpress.com/ Webgune hauek ezagutzera animatzen zaituztegu!