Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: 2025

Euskararen astea eta urteko azken eguneko herri kirolak

Irudia
"Euskararen eguna"ospatzeko hainbat jarduera egin ziren, maila bakoitzean desberdinak. Ikastetxeko ikasleek aukera izan dute egindakoaren ebaluazioa egiteko. Jarraian laburbiltzen dizuegu jasotakoa: * 1. DBHn hoberen baloratu zena Eleder magoaren magia saioa izan zen. * 2. DBHn hoberen baloratu zena Durangoko Azokara egindako irteera izan zen. * 3. DBHn " Zaldi zuria " jolasa izan da arrakastatsuena. * 4. DBHn Elederren hitzaldia izan da baloratuena. Orokorrean, balorazio eskasena Bingo musikatuak jaso zuen. Tarteko balorazioak jaso dituzte beste jolasak ( password, hitza pasa, kahoot !) eta komikigintza hitzaldia . Jarduera guzti hauek euskararen erabilera eta euskal kultura bultzatzeko lagungarriak izan direla uste izan dute . Abenduaren 19a n herri kirolak egin ziren, taldeka. Ziklo bakoitzetik gela banak saria jaso zuen: Irteera berezia izango dute 2026an. Orain Gabonak datoz . Aukera paregabea euskarazko mahai jolasez gozatzeko familia ...
Irudia
Zer da Ingura ? Euskara online ikasteko doako plataforma da. Egitura oso argia duen metodoa da. Zer du Ingurak ? Trebetasun guztiak lantzeko jarduera-mota ugari: Bideoak, entzumena praktikatu eta grabatu, idazmena, gramatika, hiztegia. Amaieran jarduera tutorizatu bat. Egoera-bideo eta gramatika azalpen-bideo bana ikasunitate bakoitzeko. Kultur atal bat ikasunitate bakoitzeko. Errepaso-unitate bat lau unitatez behin. Instrukzioak eta azpitituluak lau hizkuntzatan. Motibazioan eragiteko jakinarazpenak. Mailak egiaztatzea. Zer mailarako? A1 eta A2 mailetarako. Matrikulatu beharra dago: https://inguraonline.eus/?lang=eu www.inguraonline.eus
Ikasturte Berria hasi dugu, baina euskararen normalizazio linguistikoaren helburuak mantentzen dira, eguneratuta baldin badira ere. Beraz, zuekin partekatu nahi dugu ikasturte honetarako Plana. Dakizuenez, elkar lanerako irekita gaude. Proposamen eraikitzaileak baldin badituzue, gurekin jarri harremanetan normalkuntza@abadinoinsti.net korreoaren bidez. Norabide berean arraun eginda urrunago helduko garelako! URTEKO PLANA