Proposamen hau hiriburuetan sortu da, baina Abadiñon ere ez zen txarto etorriko.  

Konfinamenduak euskararik gabe utzi dituen haur eta nerabeekin mintzatzeko boluntarioak behar dituzte
"Ikastetxeak itxita eta etxean konfinatuta, familia erdaldunetako seme-alaba ugariri asko murriztu zaie euskaraz aritzeko aukera, eta beraiekin hitz egiteko mintzapraktika sare sendoa osatu dute Bilbo Handian: 450 etxe baino gehiagotara heldu dira, baina ekimena oso arrakastatsua izaten ari da eta handitzen ari da eskaera; haurrekin astean pare bat egunetan telefonoz euskaraz arituko diren boluntarioak behar dituzte." 

"Hainbat haur eta gazteren kasuan, eskola zen euskaraz entzun eta aritzeko arnasgunea, eta pandemiaren krisiak hainbat etxetan euskararen galeran eta hizkuntzarekiko desatxikimenduan eragin du."

Artikulua osorik irakurri nahi baduzu

 

Eskolarik gabe, euskararik gabe

"Eskolaren hutsuneak eta iritsezinak nabarmentzen dira maiz: ez dela gai ikasle askoren gutxieneko euskara gaitasuna ziurtatzeko —azken urteetako ikerketek atzerapausoa erakutsi dute—, euskal kulturaren transmisioan arazoak daudela, erdararako joera dutela ikasleek eta irakasleek... Badira hutsuneak, baina aitortzekoa da eskolak zer ekarpen egiten dion euskararen indarberritzeari: euskara ikasteko lekua ez ezik, erabiltzeko eremu bakarretakoa da milaka ikaslerentzat. Panorama zaila ekarri du itxialdiak: irailera arte behintzat ez dira eskolara bueltatuko ikasle gehienak, eta udaleku asko airean daude. Hots, arrisku handia dago ikasle askok sei hilabetean euskarazko ahozko harremanik apenas izateko. Galera handia da."
"... guraso erdaldunen rolari dagokionez da interesgarria egitasmoa. Erronka bat izan ohi da aita-ama horiekin: badaukate interesa seme-alabek euskara ikas dezaten, euskarazko eskolara bidaltzen dituzte, baina ez dute kezka bera erabilerarekin. Eskutik lotuta doaz, ordea, gaitasuna eta erabilera, eta ezinbestekoa da gurasoei hori ikusaraztea. "
 Artikulua, osorik, hemen



https://www.youtube.com/watch?v=gTmtV9C9HdA 

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak