BIDAI AGENTZIA ON LINE Konfinamendu garaian, 3. DBHko ikasleek egindako lan guztietatik, batzuk aurkeztu nahi dizuegu orain. Hemen egon gara luzaron, etxean entzerratuta, 24 orduz 7 egunez. Gorputza kateatuta izan baldin badugu ere, burua beti da askea, eta leku irekiekin eta paisai zoragarriekin egin dugu amets. Amets… itzarrik ere amets egin eta bidaiatu al dugu. Bidai ona opa dizuegu! Algar de Benagil (Gorka) Algar de Benagil (Yeray) Anboto (Aitor) Aral itsasoa (Jon) Arbaiungo arroila (Maider A.) Kanoi Handia (Peru) Kuang Si (Celia) La playa de las Catedrales (Asier) Melissani kobazuloak (Iker) Noruegako fiordoak (Elvira) Perito Moreno (Lide) Pozalagua (Irene) Salto del Ángel (Illart) The Naeroyfjord (Julen) Trolltunga (Lucia) Ventisquero colgante (Izaro) Ventisquero colga...
Mezuak
- Lortu esteka
- X
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan
Itxialdian? Egoera berriari euskaraz erantzun! Aurreko sarreran hainbat baliabide sartu genituen (dokumentalak, bideoak, film laburrak, antzezlanak, EITBko filmak eta abar). Baina garai berezi hauetarako baliabide eta ideiak ez dira falta. Hona hemen hainbat proposamen: - Etxean goxo euskaraz : Datozen egunetan etxean egotea dagokigu. Etxeko egonaldia arinagoa egiteko, UEMAk euskarazko doako hainbat baliabide bildu ditu, haurrentzat zein helduentzat. Espero dugu zuentzat baliagarriak izatea. - Egunero jaso nahi baduzu mezu bat, zure euskara hobetzeko, " Bost minutuko ikastaroa " izenekoan izena eman ahal duzu. - eliburutegia : Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak sarbidea erraztuko die herritar guztiei eLiburutegia erabili ahal dezaten, Estatuko liburutegi digitalik handiena eskura jarriz . * Eskatzen duen orok pasahitza jasoko du liburutegi-zerbitzua@euskadi. eus ...
- Lortu esteka
- X
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan
Mundu digitala euskaraz ere bada. Etengabe ari gara euskaldunok baliabide digitalak hobetzen eta aberasten. Gaurkoan, zenbait adibide ekartzen dizuegu, baliagarriak izango direlakoan. * Itzultzaile neuronala , salto kualitatiboa itzultzaile automatikoetan . Eusko Jaurlaritzak denen eskura jarri du itzultzaile neuronala, gaztelania eta euskara arteko itzulpenak egiten dituen itzultzaile automatikoa. Jauzi kualitatiboa eman da zuzentasun eta ulergarritasunean eta nahi adina bider erabil daiteke, doan. * Baliabide informatikoak : Bertan baliabide ugari aurkituko dituzue: - Hainbat hiztegiren loturak - Euskararen inguruko zalantzak argitzeko tresnak eta kontsulta-zerbitzuak - Hezkuntza sailaren argitalpenak - Itzulpenak - Dokumentu ereduak - Gaztelaniazko baliabideak - Hainbat esteka dituzten guneak - Ordenagailurako aplikazio interesgarriak - Sakelakorako hainbat aplikazio - Bestelako gu...
- Lortu esteka
- X
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan
EUSKARAREN EGUNA Abenduaren 3an, urtero lez, EUSKARAREN EGUNA ospartu genuen. Institutuko ikasleek zein irakasleek ekintza batzuk antolatu genituen. BINGO MUSIKATUA Horien artean, BINGO MUSIKATUA izan zen arrakastatsuenetarikoa. Ikasleek asmatu egin behar zituzten euskarazko abestiak "bingoa" kantatzeko. Irabazleek, belarri finak izatearren, pizza eta txokolatinak jaso zituzten. Abenduaren 3an egindakoaren lotura. https://drive.google.com/drive/folders/1kqr3gcPHd32gh0Eu8N3HJFTf99K8Ta7q?usp=sharing Abestiak dioen bezala, "ez dira betiko garai onenak", eta euskararen erabilpenarekin, badirudi, lelo hori betetzen dela. Egia da azken hamarkadetan aurrerapauso nabarmena eman dela ikastetxeei dagokienez. Alabaina, datu horiek ez dira behar bezala islatu kaleko giroan. ABADIÑO EZAGUTZEN «Herri batek bere historia ezagutzen ez badu, errepikatzera kondenatuta dago» Irabazleak: Peru Caminos Alain Diaz Aimar Ugalde
ETA AURTEN, ZER EGINGO DUGU?
- Lortu esteka
- X
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan

Beste behin ere, hizkuntza normalkuntza batzordetik ikasturte honetan aurrera eroaten saiatuko gara urteko plana . Berau 2018-2022 proiektu orokorragoaren garapena da. Zeintzuk dira aurtengo ildo nagusiak ? - Ikasleen ahozkotasuna jarraitu lantzen. - Gurasoekin harremanak euskaraz lehenetsi. - Irakasle ez diren ikastetxeko langileekin euskaraz. Ikastetxean denok ulertzen dugu euskara! - Administrazio, hornitzaile, elkarte eta antzerakoekin, euskaraz, ahal bezain beste. - Ekintza puntualak: Euskararen eguna, Abadiño ezagutuz lehiaketa, ipuin lehiaketa, jaietan kontutan hartzen da erabilera, ... Denon iradokizunak eta parte hartzea garrantzitsua da. Denon ardura delako ikasleen ahalmenak osorik garatzea. Gogoratu euskararen batzordean zeuentzat ere badagoela lekua. Bestalde, kurtso hasierako bileretan (eta orokorrean, ikastetxean), euskararen presentzia nola baloratuko zenukete? Galdetegia prestatu dugu, zeuen iritzia jasotzeko. Laburra da, parte...
- Lortu esteka
- X
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan
Zein da gazteen hizkuntza-erabilera sare sozialetan? Twitter baldin baduzue, erantzuna maiatzak 13ko txioan irakurri ahal duzue @Ulibarri_info helbidean. Bestalde, Hizkuntza Normalkuntza Batzordetik, euskara maila hobetu nahian Gotzon Garateren dokumentua partekatu nahi dizuegu. Bertan, hogei bat huts nabarmen aipatzen dira, eta erabilera zuzena zein den zehazten da. Egungo egunean egiten diren huts nabarmenak Ikastetxean bertan, "Euskararen Txokoan " sinonimo, esamolde edo forma okerren mezuak jartzen ari gara, Euskararen ezagutza hobetzeko helburuarekin. Dena den, ezagutza ez da nahikoa hizkuntza menperatzeko. Elisabeth Coelhok adierazten duen modura: "Funtsezkoa da hitz egitea, hori baita hizkuntza bat ikasteko modu egokiena" .
- Lortu esteka
- X
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan

Aurten ere KORRIKAn parte hartu dugu. AmpaXoro guraso-elkarteak ordaindutako kilometroan 4. mailako bi ikaslek eraman dute lekukoa . Horrez gain, aurreko ostegunean KORRIKA txikia antolatu genuen, Trañako kaleetatik bueltatxo bat eginda, giroa sortu nahian. Horrez gain, gogoratu aurten ere Udaletxeak bultzatzen duen ipuin lehiaketa dagoela martxan. Parte hartzera animatu nahi zaituztegu. Hemen duzue deialdia.