Euskararen astea eta urteko azken eguneko herri kirolak
"Euskararen eguna"ospatzeko hainbat jarduera egin ziren, maila bakoitzean desberdinak. Ikastetxeko ikasleek aukera izan dute egindakoaren ebaluazioa egiteko. Jarraian laburbiltzen dizuegu jasotakoa: * 1. DBHn hoberen baloratu zena Eleder magoaren magia saioa izan zen. * 2. DBHn hoberen baloratu zena Durangoko Azokara egindako irteera izan zen. * 3. DBHn " Zaldi zuria " jolasa izan da arrakastatsuena. * 4. DBHn Elederren hitzaldia izan da baloratuena. Orokorrean, balorazio eskasena Bingo musikatuak jaso zuen. Tarteko balorazioak jaso dituzte beste jolasak ( password, hitza pasa, kahoot !) eta komikigintza hitzaldia . Jarduera guzti hauek euskararen erabilera eta euskal kultura bultzatzeko lagungarriak izan direla uste izan dute . Abenduaren 19a n herri kirolak egin ziren, taldeka. Ziklo bakoitzetik gela banak saria jaso zuen: Irteera berezia izango dute 2026an. Orain Gabonak datoz . Aukera paregabea euskarazko mahai jolasez gozatzeko familia ...