Mezuak

Irudia
Mundu digitala euskaraz ere bada.  Etengabe ari gara euskaldunok baliabide digitalak hobetzen eta aberasten.  Gaurkoan, zenbait adibide ekartzen dizuegu, baliagarriak izango direlakoan.  *  Itzultzaile neuronala , salto kualitatiboa itzultzaile automatikoetan . Eusko Jaurlaritzak denen eskura jarri du itzultzaile neuronala, gaztelania eta euskara arteko itzulpenak egiten dituen itzultzaile automatikoa. Jauzi kualitatiboa eman da zuzentasun eta ulergarritasunean eta nahi adina bider erabil daiteke, doan. *  Baliabide informatikoak :   Bertan baliabide ugari aurkituko dituzue:  - Hainbat hiztegiren loturak - Euskararen inguruko zalantzak argitzeko tresnak eta  kontsulta-zerbitzuak - Hezkuntza sailaren argitalpenak - Itzulpenak - Dokumentu ereduak - Gaztelaniazko baliabideak - Hainbat esteka dituzten guneak - Ordenagailurako aplikazio interesgarriak - Sakelakorako hainbat aplikazio  - Bestelako gu...
Irudia
EUSKARAREN EGUNA Abenduaren 3an, urtero lez, EUSKARAREN EGUNA ospartu genuen. Institutuko ikasleek zein irakasleek ekintza batzuk antolatu genituen.  BINGO MUSIKATUA Horien artean, BINGO MUSIKATUA izan zen arrakastatsuenetarikoa. Ikasleek asmatu egin behar zituzten euskarazko abestiak "bingoa" kantatzeko.  Irabazleek, belarri finak izatearren, pizza eta txokolatinak jaso zituzten. Abenduaren 3an egindakoaren lotura. https://drive.google.com/drive/folders/1kqr3gcPHd32gh0Eu8N3HJFTf99K8Ta7q?usp=sharing Abestiak dioen bezala, "ez dira betiko garai onenak", eta euskararen erabilpenarekin, badirudi, lelo hori betetzen dela. Egia da azken hamarkadetan aurrerapauso nabarmena eman dela ikastetxeei dagokienez. Alabaina, datu horiek ez dira behar bezala islatu kaleko giroan. ABADIÑO EZAGUTZEN «Herri batek bere historia ezagutzen ez badu, errepikatzera kondenatuta dago» Irabazleak: Peru Caminos Alain Diaz Aimar Ugalde

ETA AURTEN, ZER EGINGO DUGU?

Irudia
Beste behin ere, hizkuntza normalkuntza batzordetik ikasturte honetan aurrera eroaten saiatuko gara urteko plana . Berau 2018-2022 proiektu orokorragoaren garapena da. Zeintzuk dira aurtengo ildo nagusiak ? - Ikasleen ahozkotasuna jarraitu lantzen.  - Gurasoekin harremanak euskaraz lehenetsi. - Irakasle ez diren ikastetxeko langileekin euskaraz. Ikastetxean denok ulertzen dugu euskara! - Administrazio, hornitzaile, elkarte eta antzerakoekin, euskaraz, ahal bezain beste.  - Ekintza puntualak: Euskararen eguna, Abadiño ezagutuz lehiaketa, ipuin lehiaketa, jaietan kontutan hartzen da erabilera, ... Denon iradokizunak eta parte hartzea garrantzitsua da. Denon ardura delako ikasleen ahalmenak osorik garatzea. Gogoratu euskararen batzordean zeuentzat ere badagoela lekua.  Bestalde, kurtso hasierako bileretan (eta orokorrean, ikastetxean), euskararen presentzia nola baloratuko zenukete? Galdetegia prestatu dugu, zeuen iritzia jasotzeko. Laburra da, parte...
Irudia
Zein da gazteen hizkuntza-erabilera sare sozialetan?  Twitter baldin baduzue, erantzuna maiatzak 13ko txioan irakurri ahal duzue @Ulibarri_info helbidean.  Bestalde, Hizkuntza Normalkuntza Batzordetik, euskara maila hobetu nahian Gotzon Garateren dokumentua partekatu nahi dizuegu.  Bertan, hogei bat huts nabarmen aipatzen dira, eta erabilera zuzena zein den zehazten da. Egungo egunean egiten diren huts nabarmenak Ikastetxean bertan, "Euskararen Txokoan "  sinonimo, esamolde edo forma okerren mezuak jartzen ari gara, Euskararen ezagutza hobetzeko helburuarekin.  Dena den, ezagutza ez da nahikoa hizkuntza menperatzeko. Elisabeth Coelhok adierazten duen modura:  "Funtsezkoa da hitz egitea, hori baita hizkuntza bat ikasteko modu egokiena" .
Irudia
Aurten ere KORRIKAn parte hartu dugu. AmpaXoro guraso-elkarteak ordaindutako kilometroan 4. mailako bi ikaslek eraman dute  lekukoa .  Horrez gain, aurreko ostegunean KORRIKA txikia antolatu genuen, Trañako kaleetatik bueltatxo bat eginda, giroa sortu nahian. Horrez gain, gogoratu aurten ere Udaletxeak bultzatzen duen ipuin lehiaketa dagoela martxan. Parte hartzera animatu nahi zaituztegu.  Hemen duzue deialdia.
Irudia
EUSKARALDIA n parte hartu dutenen artean baliabide desberdinen berri zabaldu da . Hona hemen  lotura . Adibide batzuk:  - ERA :  Euskaraz ikasten duten haurren gurasoei laguntza eta baliabideak eskaintzeko eta seme-alaben ikas-prozesua osatzeko. - Programak eta aplikazioak:   Euskarazko hiztegiak eta bestelako hizkuntza baliabideak . - E uskaratik eta euskarara itzultzen duen sistema automatikoa.   -Bixentaren lumak:   Emakumeen eta gizonen berdintasunaren gaiarekin lotutako jolasa da, berariaz gazteek berdintasunaren gainean hausnartzeko. -Lan mundua: L an bila ari diren pertsonek enpresen lan-eskaintzen berri izan eta horietan izena eman ahal izango dute.  -Ikus-entzunezkoak:  Euskaraz ikusi daitezkeen filmak . -Hizkuntza-eskubideak:  Jokabideak txalotu edo kexak jartzeko Hizkuntza Eskubideen Behatokiaren aplikazioa . Baliabide guzti hauek begiratzera eta hedatzera gonbidatzen zaituztegu.  "Nik ez dakit azkenean Eusk...
Irudia
Kaixo! Ikasturte honetan ere bloga aurrera eramango dugu! Hizkuntza normalkuntza planarekin lotutako ekintza, albiste eta berriak hemen izango dituzue. Lehenengo ebaluazio honetan zehar Euskaraldian eta Euskara eguna antolatzen arituko gara. Informazio gehiago aurrerago izango duzue. Euskaraldia 11 egun euskaraz 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra