Mezuak

Irudia
Urtero bezala, ikasturte honetan Normalkuntza Batzorde tik aurrera atera nahi ditugun helburu eta jardueren berri izan ahal duzue hemen . Eskolako gurasoek laster jasoko duzue eskutitza etxean, eta aukera izango duzue Gurasoen Batzordean parte hartzeko. Horrez gain, aurten hurrengo 4 urteetarako planifikazioa egiteko unea heldu da; horregatik, ikasturtean zehar ikastetxearen egoerari buruzko diagnosia egin beharko dugu. Diagnostiko horretatik lortzen diren emaitzak ikusirik, ondorioak jaso eta 2018-2022 urteetarako plana zehaztuko da. Lan mardula da, eta eskola-partaide guztien parte hartzea beharrezkoa dugu. Bestalde, derrigorrezko bigarren hezkuntzaren amaieran ikasleak elebidun osoak izan daitezen zuen iradokizunak jasotzeko prest gara.   Zer behar ikusten duzue bereziki, helburu hori lortzearren?  Zer egin ahal dugu ikastetxetik ildo horretan? Proposamenak izanez gero .... idatzi blogean!
ONGI ETORRIA BLOGERA! 2017-2018 ikasturte honetan euskara normalkuntza batzordetik blog hau jarri dugu martxan eskolako beste estamentuekin komunikazioa erraztu nahian. Bertan hainbat ekintza, berri eta lotura interesgarri jarriko dira eskura eta denon iradokizunak jasotzeko aukera izango dugu.  Euskera:  Zeurea delako, geurea delako, erabili nonahi. Datorren hilean urteko planaren zertzeladak emango dira.