Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: maiatza, 2019
Irudia
Zein da gazteen hizkuntza-erabilera sare sozialetan?  Twitter baldin baduzue, erantzuna maiatzak 13ko txioan irakurri ahal duzue @Ulibarri_info helbidean.  Bestalde, Hizkuntza Normalkuntza Batzordetik, euskara maila hobetu nahian Gotzon Garateren dokumentua partekatu nahi dizuegu.  Bertan, hogei bat huts nabarmen aipatzen dira, eta erabilera zuzena zein den zehazten da. Egungo egunean egiten diren huts nabarmenak Ikastetxean bertan, "Euskararen Txokoan "  sinonimo, esamolde edo forma okerren mezuak jartzen ari gara, Euskararen ezagutza hobetzeko helburuarekin.  Dena den, ezagutza ez da nahikoa hizkuntza menperatzeko. Elisabeth Coelhok adierazten duen modura:  "Funtsezkoa da hitz egitea, hori baita hizkuntza bat ikasteko modu egokiena" .
Irudia
Aurten ere KORRIKAn parte hartu dugu. AmpaXoro guraso-elkarteak ordaindutako kilometroan 4. mailako bi ikaslek eraman dute  lekukoa .  Horrez gain, aurreko ostegunean KORRIKA txikia antolatu genuen, TraƱako kaleetatik bueltatxo bat eginda, giroa sortu nahian. Horrez gain, gogoratu aurten ere Udaletxeak bultzatzen duen ipuin lehiaketa dagoela martxan. Parte hartzera animatu nahi zaituztegu.  Hemen duzue deialdia.