Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: 2022
Irudia
Euskaraldia igaro arren gogoratu euskarak 365 egun ditu ela.  Hainbat proposamen luzatu nahi dizuegu.    * Interneten ere lehenengo hitza euskaraz Zure nabigazio-hizkuntza  konfigurat zea eta euskara lehenestea  oso garrantzitsua da. Izan ere, nabigatzailearen hizkuntzak esaten baitio munduari zein den zure lehenengo hizkuntza. Zein da zurea? Euskara? Eta nola daukazu   konfiguratuta  zure nabigatzailea? Eta zein hizkuntzatan  darabilzu mugikorra ? * 12-16 urteko gazteen musika, komiki eta liburuen katalogoa Durangoko azokan eskuragai egon diren proposamen hauen berri duzue hemen .  * Euskal-Encodings Web orrian dagoena nola ikusi, edukiak jeitsi, aurkibideari zukua ateratzeko bideo interesgarria partekatzen dizuegu. Adin eta gai desberdineko pelikulak eskura izango dituzu, eta euskaraz! * Euskararen eguna Abenduaren 7an ospatu genuen ikastetxean, zapatuan izan delako aurten. Mintzodromoa , pelikula ( Elkano, lehen mundu bira ), jolasak ( eroglifikoak ), bingo musikatua , herri kirola
Irudia
 Aurtengo Normalkuntza Proiektua aurkezten dizuegu:  2022-2023 Urteko Plana Bertan dauden hiru atalak hauexek dira: - Ikastetxearen antolamendu eta erabilera koherenteak - Eskolako kideak eta eremu didaktiko-metodologikoa.      Honen barnean hurrengo azpiatalak daude: Ikasleak: motibazioa, jarrerak, portaerak eta emozioak alde batetik, eta komunikaziorako konpetentzia, erabilera eta euskal kulturaren transmisioa bestetik.  Irakasleak Administrazio eta zerbitzuetako langileak - Familiak eta komunitatea Zer helburu du Planak ? Bitartekoak jarri legea bete dadin, hau da, DBH amaitzean ikasleek hizkuntza bietan konpetenteak izan daitezen irakurri, idatzi, entzun (ulertu) eta hitz egiteko . Helburu hori lortzeko ildo batzuk markatu dira. Horietako bat hauxe da: "Irakasleoi euskaraz erantzun eta irakasleengana euskaraz zuzendu, gelan zein gelatik kanpo" Eskola komunitatetik iradokizunak jasotzeko prest gaude. Beraz, iradokizunen bat izanez gero, hemen bertan idatzi edo iunzueta@a
Irudia
 Nolakoa da gure ikastetxean euskararen egoera? Hona hemen aurten jasotako datuekin lortu dugun irudia:  Beraz, orain dela 4 urtetik hona ez da hobekuntza deigarririk antzeman . Hain zuzen ere, ikasleen erabileran aurrerakuntzarik ez egotea da daturik aipagarriena. Oraindik euskaraz komunikatzeko erraztasunik ez duten ikasleak aterartzen dira ikastetxetik, nahiz eta ikasketak euskaraz egin dituzten.  Argi dago eskolak, berak bakarrik, ezin duela hizkuntzaren egoera diglosikoa konpondu. Gizarte osoaren inplikazioa behar da, guraso, udaletxe, elkarte eta partaide guztien bultzada ezinbestekoa da ikasleek bi hizkuntza ofizialetan komunikatzeko gaitasuna gara dezaten .  Bestalde, aurki, aipatutako bultzada ematen eta irrika sortzen laguntzen duen lasterketa dator gurera;  bai, Korrika etorriko da  herrira, apirilaren 1ean. Zoritxarrez, goizeko 6:00etan pasako da gure kale eta inguruetatik. Baina korrika eginez parte hartu ezin duenak, bestelako ekintzekin ere majo lagun dezake: etxe-at
Irudia
Blog zaharberritua! Itxura berri praktikoa eta eduki mamitsuak!  Loturaz betetako altxorra duzu eskura. Ziur zerbait baliagarria aurkituko duzula!   Lotura erabilgarriak: EUSKARAZ TREBATU: Euskara on-line ikasteko:  https://www.lantalan.eus/bestelakoak/euskara-on-line-eta-doan-ikasi-eta-praktikatzeko-hamar-webgune Mintza-praktika on-line (e dozeinek aurkez dezake bere burua euskeraz berba egiteko ) Mintza net Zuzentzaile ortografikoa:  https://uzei.eus/online/hobelex/ Itzultzaile mundiala!:  https://www.euskadi.eus/itzuli/ Euskararen erabilera sustatu eta interneten erabiltzaileen pribatasuna babestea helburu duen orria:   https://iparra.eus/ AISIALDIA: Musika! Euskadi Gaztea on-line:  https://www.eitb.eus/eu/gaztea/gaztea-online/   Anboto aldizkariaren bideoak eskura:  https://anboto.org/bideoak/ Aldizkari zientifikoa:  https://aldizkaria.elhuyar.eus/erreportajeak/klitoria-mitoaren-gainetik/ Euskal Literaturaren Ataria:  http://www.basqueliterature.com/ Aurtengo uda prestatzeko :  ht